Ezagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu. Hontza Extrem abentura anitzeko parkea da, natura gozatzeko kontzeptu berria. Dibertimendua eta abentura uztartzen ditu inguru natural batean; horretarako, publiko ororentzat diseinatutako ibilbideez gozatzeko abagunea eskaintzen du. Jolastu eta ikasi, bietarako aukera izango duzu.

Abentura parke honetara etortzeak naturarekin harreman zuzenean jarriko zaitu, ingurumenari errespetua erakusteko abagunea eskainiz. Bisitariek, modu honetan, gure jarduerez gozatzeaz gain, eguna borobiltzeko aukera paregabea izango dute, inguruko basoetan ibilaldi zoragarriak eginez.

KONTAKTATU

 

Zergatik gu aukeratu?

Denbora mugarik gabe

Zirkuituez goza dezakezu nahi duzun denboran. Ez dago denbora mugarik!

Prezio bereziak

Taldean etortzen bazarete, prezio bereziak izango dituzue gure jardueretan. Informa zaitez!

Ingurune paregabea

Leku ederrenetariko batean gaude; bertako baso batean, pago, haritz edota gorostiz inguratuta.

Kokapen ezin hobea

Euskal Herriko erdigunean, Gasteiztik 15 minutura, Bilbotik 45era edo Donostiatik ordubetera.