Parkeko gunerik handiena da helduen gunea, bost ibilbidez osatuta. Ez dugu bakarra aukeran, guztiak egin ditzakegu. Metro bateko altueran hasiko gara, eta ia hamarrean amaituko dugu.
Ibilbide guztiak independenteak dira; tirolina baten bitartez lurrera jaitsiko gara berriro, eta igo aurretik hurrengo ibilbidea nolakoa den ikus dezakegu. Horrela, igo ala ez aurrez erabaki dezakegu. Ez da oso zaila, gainera, zatirik zailenak saihestu ahal izango ditugu beste bide errazago baten bidez. Ahalik eta jende gehienak parte-hartu eta primeran pasatzeko diseinatuta dago!
Baldintzak. Gune honetara sartu ahal izateko, gutxienez 1.35m neurtu behar da. 10 urtetik beheragokoek (horiek barne), une oro heldu batek lagunduta egin beharko dituzte ibilbideak.
Zatoz gurekin dibertitzera!
1) Saibi gunea
Hemen lehenengo aldiz erabiliko dugun materiala ezagutuko dugu (arnesa, mosketoia, polea).
Ibilbide labur hori metro eta erdiko altueran dago, eta eskailera batek, orekarekin jolasteko kableak eta lurrera eramango gaituen tirolinak osatzen dute.
2) Motxotegi gunea
Ibilbideak lau metroko altuera dauka, eta bost erronkaz osatuta dago; aipagarrienak Tarzango liana eta 70 metroko tirolina.
3) Orixol gunea
Zailtasuna eta altuera areagotzen doaz. 4,5 metrotan hasi eta 5,5 metrotan bukatzeko. Ibilbide honetako jokorik zailenak trapezioak eta Itchen zeharbidea dira; gure abenturazale sutsuenek gainditzeko modukoak, halere.
Abiadura handiko 90 metroko tirolina batekin amaituko dugu.
4) Gorbeia gunea
Gure ibilbiderik zailena da. Hasiera-hasieratik, itsasontzi piraten moduko saretik igo, eta 9 metroko altueran dauden uztai eta infernuko zeharbideraino helduko gara; erronka zailenak. Baina ez kezkatu, indarrak ahultzen bazaizkigu, beste bide errazago batetik egin ahal izango dugu aurrera.
120 metroko tirolinatik jaitsi bitartean, basoa eta ibaia txorien antzera ikusten gozatuko dugu.
5) Anboto gunea
Azken ibilbidea eta altuena: 6,5 metrotan hasi eta ia 10ean amaituko dugu. Zalantzarik gabe, bertan askatuko dugu adrenalina gehien, Tarzanen Lianaren saltoarekin, hain zuzen ere.
Ausartuko zara 10 metroko alturatik salto egitera?
Eta bukatzeko, 150 metroko tirolinak jaitsiera ikusgarriaz gozatzeko aukera emango digu.