Haurrak

Mirugain gunea

Gune hau txikienentzat pentsatuta dago, baina helduek ere goza dezakete. Jolas eta erronka ugariz osatua dago, hala nola enborrak, sareak, trapezioak, mota guztietako zubiak… tirolina banarekin amaitzen diren bi ibilbidetan zehar.

Segurtasun-sistema etengabeko bizitza-lerrokoa da, Koala izenekoa, eta, beraz, uneoro aseguratuta daude, eta ezinezkoa da aske geratzea: ondo pasatzeaz arduratu, besterik ez. Gainera, ibilbideak nahi bestetan errepika daitezke.

Ibilbide honetako argazkiak