Oinutsik basoan!

Prestatzen ari garen jarduera! Laster prest egongo da …

Imajinatu 1.200 metro baino gehiagoko ibilbidea basoan zehar, testura ugari: lokatza, belarra, enborrak, harriak, ura, harea, lurra… zapalduz. Zure zentzumenak zolituko dituen guneetatik igaroko zara, hala nola usaimena, entzumena musika gunean ,eta ukimena. Erlaxatzeko gune bat ere badugu, hamakekin eta guztientzako jolasekin.

Baina berritzaileena da jarduera hori oinutsik egingo duzula! Zirrara berria eta desberdina sentitu, oso dibertigarria, eta, gainera, guztiz osasuntsua. Anima zaitez basoa barrutik ezagutzera, sentitu natura.